Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa hernaniarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 22a, 00:00
Kulturateko Plaza Feministan banatu ziren sariak eta bertan izan ziren sarituak eta Udaleko Berdintasun sailekoak.

Beldur Barik lehiaketako Hernaniko sariak, bi talde irabazleei, banatu ziren pasa den astean. Ikus-entzunezko irabazlea Kaladai izan da eta partehartze saria, berriz, Mix ikus-entzunezkoak irabazi du. Horren haritik, merienda antolatuta zuten, Kulturarteko Plaza Feministan. Hasiera batean azaroaren amaieran banatu behar ziren, baina azkenean abenduaren 14an egin zen sari banaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!