Hernaniko mutilek 3-0 irabazi dute, Jatorkide partidura ez baitzen aurkeztu

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 21a, 00:00

Covid agiriaren eragin nabarmenak izan dituzte asteburu honetan taldeek. Euskal Ligan, nesken partidua atzeratu egin zen ostiralean, baina mutilen atzeratzea Hernanik ez zuen onartu Jatorkide Gasteiz taldearen arrazoiak beste argudio batzuei lotuak zeudelako. Honela, Hernaniko mutilak igande goizean kantxaratu ziren, baina gasteiztarrak ez ziren agertu. Epaileak akta altxa zuen eta Hernaniri eman zion garaipena 3-0. Orain konpetizio epailearen esku geratzen da erabakia. Beste mailetako partiduak jokatu ziren eta bost partidu irabazi ziren eta hiru galdu. Hernani 4, taldeak kadete nesketan, eta Hernani 2 taldeak infantil nesketan galdu zuten 3-2 Ostadar eta Aldapeta Maria A-ren aurka. Beste talde guztiek 0-3 irabazi zuten. Esan beharra dago infantil mutiletan Hernaniko bi taldeen arteko partidua jokatu zela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!