Udal tasak eta zergak ordaintzeko 179 dirulaguntza eskaera bideratu dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 21a, 00:00

Udalak 103 eskaera bideratu ditu ura eta hondakinen tasa ordaintzeko eta 76 onartu dira Ondasun Higiezinen Gaineko zerga ordaintzeko.

Urtero bezala, Udalak baliabide ekonomiko urriak dituzten familiek tasak eta zergak ordaintzeko dirulaguntzak ematen ditu. Aurten 227 eskaera jaso ditu Udalak eta horietatik 179 onartu eta bideratu ditu.

2020ko ura eta hondakinen tasa ordaintzeko dirulaguntzei dagokienez, Udalak 135 eskaera jaso ditu aurten. Horietatik 103k baldintzak betetzen dituzte (horietatik 60 eskaerari tasen %50eko laguntza eman zaie eta 43ri %100 dirulaguntza).

Ondasun Higiezinen Gaineko zergari dagokionez (OHZ), 92 eskaera jaso ditu Udalak eta 76 onartu. Horietako 40k %25eko dirulaguntza jaso du eta 36k, %50a.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!