'Urtekaria 2021' aurkeztuko da bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 21a, 00:00

Hernani 2021 urtekariak bihar aurkeztuko dute, arratsaldeko 20:00etan hasita, Biterin kultur etxean. Ale bana banatuko zaie bertaratutakoei eta jorratu diren gaiak ondokoak dira: Putzuzarreko trikuharriaren ikerketa arkeologikoa; Mendiriz Mendi, 75. urteurrenera heldu gara!; Duela 46 urteko kontuekin bueltan... Zikuñagako ermita; Reconstrucción de la Ermita de Zikuñaga; Igeriketaren ariak Hernanin ez du etenik; Santa Barbarako putzua: iraganean murgildu etorkizuna bilatzeko; Ruth Martin Apezetxea gogoan; Kulturarteko Plaza Feministak ateak zabaldu ditu!; eta 2019- 2020ko kronika.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!