169 herritarrek parte hartu zuten lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 20a, 00:00

'Maialen' protagonista, lehiaketan.

Denera, 10 saritu izan dira Hernani Errotzenek urtero antolatutako 'Hernani Ezagutu' lehiaketan.

Urtero antolatzen du Hernani Errotzenek Hernani Ezagutu lehiaketa. Helburua da «Hernaniren historia gizarteratzea eta hernaniarrei herriko ondarea ezagutuz altxorrak hurbiltzea». Eta, aurten ere, jomuga lortu dute antolatzaileek; izan ere, parte-hartze altua izan da. Denera, 189 herritarrek erantzun zituzten lau galderak. Horietatik, 139k lortu zuten guztiak asmatzea.

Plenoa egin zutenen artean, zozketa egin zuten Hernani Errotzenekoek. Horrela, beraz, 10 saritu izan dira aurtengo edizioan: Ana Gil, Mikel Astiz, Amaia Iribarren, José Maria Toral de la Torre, Alazne Arbiza, Eneko Ibarguren, Kontxi Marco, Erik Gaban, Arrate Imaz eta Olaia Garro.

Saria jasotzeko, Hernani Errotzeneko egoitzara bertaratu beharko dute aste honetan, aldez aurretik mezua idatzita: hernanierrotzen@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!