Anbulategi pareko trafikoa moztuta, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 20a, 00:00

Anbulategi pareko errepidean arituko dira lanean, eta trafikoa moztuko da.

Asfaltatze-lanekin jarraituko dute, eta zenbait kaletan mozketak izango dira.

Aurreikusita zeuden asfaltatze-lanekin jarraituko dute aste honetan Udal langileek. Gaur, Perkaiztegi kalean margoketa-lanak egingo dituzte, eta, Aristizabal kalean, baina soilik anbulategi parean, kutxatiletan, igeltseritza-lanetan arituko dira.

Bihar, berriz, zenbait aldaketa izango dira trafikoan. Izan ere, asfaltatze-lanak egingo dituzte osasun-zentro pareko errepidean. Trafikoa moztuko dute eta saihesbidea Txirrita eta Izpizua kaleetatik gora egin ahal izango da.

Ondoren, tamaina txikiko konponketan egingo dituzte asfaltoarekin Elkano-Izpizua bidegurutzean, Urumea Ikastola zaharraren parean, Elkano-Larramendi bidegurutzean eta Laramendi kaleko hasieran.

Etzi, Sagastialden, Floridan eta Haur Eskola ondoko aparkalekuan arituko dira konponketa eta asfaltatze-lanetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!