Ezin hobe, Sortzaileon Azokan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 20a, 00:00

Sortzaileek gustura hartu zituzten herritarrak postu bakoitzean.

Herritar mordoa bertaratu zen Atsegindegira, postuak ikustera, larunbat goizean.

Bailarako sortzaileen proiektuei ahotsa emateko asmotan, Sortzaileon Azoka antolatu zuen Dobera-Kronika lantaldeak larunbat honetan. Egun berezia izan zen, Atsegindegi postuz bete baitzen goizetik hasita eguerdira arte. Bailarako sortzaileek beraien produktuak aurkeztu zizkieten herritarrei, eta Gabonetako erosketak egiteko aukera ere izan zen.

Guztira, 23 postu jarri ziren, eta denetarik eskuratu ahal izan zuten bertaratu zirenek. Eskuz egindako telazko poltsak, zapiak, belarritakoak, koadernoak, panpinak, ilustrazioak... eta plazera izan zen guztiak ezagutzea.

Larunbatean izandako harreragatik, Dobera-Kronikako lantalde­ak eskerrak ematen dizkie parte-hartzaileei eta ba­ita bertaratu ziren guztiei ere. Martxa hau hartuta, datorren ur­tean ere gogotsu izango gaituzue pro­iektu berriak ezagutzeko eta azoka berriro ere antolatzeko!

Familian, lagunartean... gozatu zuten herritarrek azokan.

Zenbait herritar, Sortzaileon Azokako postu batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!