Atzo goizaldean agertu zen, Karabel inguruan, desagertutako gizona

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 19a, 00:00

DYA Gipuzkoak gizonaren bilaketa lanetan parte hartu zuen.

Goizeko 08:30ak aldera aurkitu zuten 68 urteko gizona, «egoera larrian». Momentuz, ez dute gaiari buruzko berri gehiago eman.

Herenegun, Adinekoen Egoitzako 68 urteko gizon bat desagertu zen herrian. Egoitzako arduradunek zabaldu zuten abisua, eta berehala hasi ziren bilaketa lanak Hernanin eta inguruetan.    Ostiral osoa eman zuten gizonaren bila, eta, azkenean, atzo aurkitu zuten, goizeko 08:30ak aldera. Karabel inguruan zegoen, Ertzaintzak eta DYAk jakitera eman dutenez, «egoera larrian». Atzo bertan eraman zuten Donostiako ospitalera, eta Ertzaintzak zein Adineko Egoitzako kideek adierazi dute «momentuz ezin dutela gaiaren gaineko berri gehiago eman».

Bilaketa operatiboan parte hartu zuten Zaintza eta Erreskate Unitateak (UVR), Txakur Unitateak eta Hernaniko ertzain-etxeko Ertzaintzaren patruilak, MPko agenteek, Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldeak (G.P.S.E.), Gurutze Gorriko eta DYAko baliabideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!