Makina bat ekintza bertsolaritza erdigunean jarrita

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 18a, 00:00

Eli eta Manex Pagola pasa den urtean, doinu eta errimaz girotzen Milagrosan.

Abenduaren 23rako bertso saioa antolatu dute. Hilaren 26an, Bertsolatako jaialdi nagusia Biterin izango da arratsaldeko 18:30etan hasita, eta sarrerak Biterin egongo dira eskuragai egunean bertan,  7 eurotara.

Urtero moduan, abendurako, ekintza mordoa antolatu ditu Paulo Txikiya Bertso Eskolak, Hernaniko Udalaren laguntzarekin, eta martxan jarri dute dagoeneko Bertsolata. Hilaren 10eko bertso afariak eman zion hasiera Bertsolatako egitarauari, eta abenduaren 15ean, umeen eguna ospatu zuten, Alpistegia ikuskizunarekin. Antzerki honek honako helburua zuen: osasunaz daukagun ideia umorearen bitartez zabaltzea: «Haira oso ikasle saiatua da eta ikastetxean etengabe entzuten die irakasleei, osasuntsu egotea oso garrantzitsua dela baina berak ez du oso ongi ulertzen osasuntsu hitzaren esanahia… Zer arraio ote da osasuna? Ikastetxeko erantzunek asetzen ez dutenez eta haunditan kazetari izan nahi duenez, benetako orburu bat eskuetan, kale-galdeketa bat antolatzea erabakiko du».

Abenduaren 23an, bertso saioa egingo da, Garinen. Bertan izango dira bertsotan, Unai Agirre, Ekain Tolaretxipi eta Andoni Rekondo. Eta hilaren 24an, berriz, Osiñagako auzoan Olentzero jarriko du, Hernaniko bertso-eskolak.

Bertsolatako jaialdi nagusia, abenduaren 26an egingo da, arratsaldeko 18:30etan, Biterin. Protagonista izango dira: Eli Pagola, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Saioa Alkiza, eta gai-jartzaile lanetan Agin Laburu astigartarra. Jaialdirako sarrerak, Biterin egongo dira eskuragai egunean bertan, 7 eurotan.

Urteari amaiera emateko,  Hernaniko bertso eskolak eta Ohitura Zaharrak taldeak antolatuta:  erronda egingo da, abenduaren 31rako, herriko kaxkoan barrena.

 

HERNANI

ABENDUAK 23

Bertso saioa Garinen

ABENDUAK 24
Olentzero, Osiñaga auzoan. Hernaniko Bertso eskolak antolatuta.

ABENDUAK 26
18:30  Bertsolataren jaialdi nagusia. Biterin. Eli Pagola, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Saioa Alkiza eta gai-jartzaiKea Agin Laburu.

ABENDUAK 31
Erronda, kaxkoan zehar. Hernaniko bertso eskola eta Ohitura Zaharrak taldeak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!