Kuota kobratzera pasako dira, Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 18a, 00:00

Urtero moduan, etxez-etxeko kuota kobratzera pasako dira Osiñagako auzo elkartekoak. Urteko kuota 10 eurokoa da, eta euro bateko loteriaren parte hartzea dakar. Kuota ordaintzen dutenen artean, beraz, gabonetako saski eder bat zozketatuko da, eta irabazlea abenduaren 22an emango da aditzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!