Jostailu bilketa eta banaketa asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 18a, 00:00

Amaitzear dago jostailu bilketaren ekimena, eta orain artekoa bildu ondoren, ostegun arratsaldean entregatu zituzten Hernaniko errugbiko hainbat jokalarik, Amher elkarteari jasotako jostailuak. Hala ere, asteburu honetan zehar jostailu gehiago entregatzeko aukera egongo da, etzi egingo baitute azken entrega Amherren. Halaber, gaur goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean, arropa eta jostailu banaketa egingo du Amher elkarteak, Latsunbe 42 zenbakian. Eta bihar, goizeko 11:00etatik 14:00etara ere bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!