Presoen aldeko martxa Martutenera, hilaren 26an

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 18a, 00:00

Abenduaren 26rako, urtero moduan, presoen aldeko martxa antolatu da Martutenera, Zinkoeneatik abiatuz eta Hernaniko Sarek, bat egin du ekimenarekin. Beraz, abenduaren 26an, goizeko 10:45etan Zinkoenean jarri dute hitzordua, bertatik Martutenera abiatuko baitira. Goizeko 12:00etan, Martutenen bertan, ekitaldia egingo da, eta jarraian, Donostiara abiatuko dira, bertan egingo den manifestazioarekin bat egitera. Herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu, Hernaniko Sarek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!