Gorputza mugimenduan jartzeko aukera egongo da gaurkoan. Izan ere, erromeria eder baten bueltan biltzeko aukera eskainiko du San Joan Konpartsak. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera erromeriari, Jeiki Hadi taldearen eskutik; eta haiek jarritako erritmora, bi orduz dantzan aritzeko aukera izango da Atsegindegin, azken urteetan zehar pasatakoak ahazteko aitzakia hartuz.
Denbora luzez erromerietarako aukerarik gabe egon ondoren, gaurkoan izango da bueltan ohiko dantza giro goxoa, eta bertaratzera animatzeko deia luzatu diete herritarrei.