Gabonetarako opari original eta ederrenak aukeran gaur, bailarako sortzaileen postuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 18a, 00:00

Liburu Azokan bezala, postua jarriko du Markel Oiartzabalek, gaurkoan ere.

Sortzaileon Azoka jarriko dute Atsegindegin, Dobera-Kronikak antolatuta, gaur goizeko 10:00etatik 14:00etara. Urumea bailarako sortzaileen 23 postu izango dira bertan.

Asko eta asko dira sortzaileak Urumea bailaran. Ezagutzen di­tugunak baino askoz ere gehi­ago dira, eta imajinatu dezake­gun kopuru altuena ere erraz gaindituko dute, seguruenik. Eta ho­­­rregatik, ezezagun zaizkigun sor­­­­­­tzaileei ikus­garri­ta­­suna eman nahian, Sor­tzai­­le­­on Azo­­­ka antolatu du Dobera-Kro­­­nikak. 

Gaur izango da azoka­ren estreinako edizioa, Atsegindegin, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bailarako sortzaileak izango di­ra protagonista, eta 23 postu jarriko dituzte, mota guztietako produktuekin. Bertan aurkituko dituzte, azokara gerturatzen diren herritarrek, Gabonetarako opari original eta ederrenak.

Olentzero eta Mari Domingi panpinen lehiaketa, azokan

Dobera-Kronikak ere jarriko du postua azokan, bere produktu­ekin: telazko poltsak, botilak, Gure faunari eta florari begira liburua, Latxe aldizkaria, Ipuin Faktoriako produktuak... 

Eta txoko bat gehiago ere izango da Sortzaileon Azokan, oso berezia, he­rritarrek egindako Olentzero, Mari Do­mingi edota Kottonio astoaren panpinekin. Izan ere, bigarren urtez antolatu da lehiaketa, eta oraingoan, bertara eraman beharko dituzte panpinak herritarrek, 10:00etatik 11:00etara; eta bertan egongo dira erakusgai. Partehartzaile guztien artean, hiru sari banatuko dira, 13:00etan: azokako sortzaileek aukeratuko dituzte bi onenak (helduak eta haurrak), eta zozketatu egingo da hirugarrena. 

SORTZAILEON AZOKA
•Ainara Ortega abeslaria
•Amaia Oihaneder: zeramika eta makramea
•Arbasoa musika taldea
•Arrate: puntua, gantxilloa
•BerexiArt: diseinua
•Bitartean folk musika taldea
•Gaitzerdi: 'amaia' liburua
•Hego Haizea musika taldea
•Hiruloretxo: motxilak (eskuz)
•Incansables txaranga
•Itzal: konplementuak
•Izaskun eta Josune: xaboiak...
•Koloreztatu: xaboiak, kosmetika
•Maddi Zumalabe ilustratzailea
•Maitandu Makrame
•Maite Arrieta: bitxiak
•Otsaihen: garagardoa
•Puochinah: arropa afrikarra
•Saioa Arteaga: pintura
•Saioart: ilustrazioa
•Sigue la Estela: umeentzakoak
•Txirikorda: konplementuak
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!