Asteburuko bi hitzorduak Donostian, mutilek

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 18a, 00:00

Aieteko kiroldegian ariko da Hernani, eta Paco Yoldin Mundarro, Atletico San Sebastian eta Askatuaken kontra, gaur arratsaldean. 

Atzo jokatu zuten Gipuzkoako lehenengo mailako  bosgarren partidua, Mundarroko neskek, Astigarragako kiroldegian Easoren kontra. Eta gaur daukate hitzordua, Mundarroko eta Hernaniko mutilek. Donostian ariko dira bi taldeak. Hernaniarrek Aieteko kiroldegian jokatuko dute, arratsaldeko 16:00etan hasita; eta Atletico San Sebastian izango dute aurrean, ligako bigarren sailkatua. Partidu gogorra izango dute, beraz.
Astigartarrek, berriz, Paco Yoldi kiroldegian jokatu beharko dute, iluntzeko 20:00etan hasita; eta itxuraz irabazteko moduko partidua daukate, Askatuak taldearen kontra: 10 partidutik hiru irabazi dituzte donostiarrek.

Une honetan, seigarren eta zazpigarren daude Mundarro eta Hernani: sei garaipenekin asti­gartarrak, eta bat gutxiagorekin hernaniarrak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!