Etxean jokatuko dute mutilek bihar, hirugarren postura gerturatzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 18a, 00:00

Kiroldegian izango dute Euskal Ligako partidua, eguerdiko 11:45etan hasita, Jatorkideren kontra.

Maila haundiko partidua izango da gaur, eguerdiko 11:45etan hasita, Hernaniko kiroldegian: Euskal Ligakoa jokatuko du mutil nagusien taldeak, Udapa Jatorkideren kontra.

Sailkapeneko goiko postuetan daude bi taldeak, elkarren segidan: hirugarren dago Jatorkide, 13 punturekin; eta laugarren dago Hernani, 9 punturekin, partidu bat gutxiago jokatuta. Hortaz, aukera ederra daukate hernaniarrek, hirugarren postu horretara gerturatzeko.
Horretarako, atzean utzi be­harko dute aurreko asteburuko porrota gogorra. Bi asteko etenaldiak kalte egin zien, eta 3-0 galdu zu­ten hernaniarrek Sestaon. Behin lehiara bueltatuta, bere maila onena berreskuratu nahi dute, gaurko partidu garrantzitsua irabazteko.

Euskal Ligako nesken partidua, atzeratuta

Etxean jokatu behar zuten asteburu honetako partidua, Euskal Ligako neskek ere. Baina Covid ziurtagiriarekin gorabeherak di­rela eta, partidua atzeratzea es­katu du Lekeitio kontrarioak; eta onartu egin du Hernanik.
Bi asteko etenaldia izan zuen nesken taldeak ere, eta aurreko asteburuan jokatu ondoren, etena izango dute berriro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!