Euskal presoen aldeko martxarekin bat Hernaniko Sare

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 17a, 00:00

Abenduaren 26an, urtero moduan, presoen aldeko martxa antolatu da, Zinkoeneatik abiatu eta Martutenera helduz. Ondoren, bertatik Donostiara joango dira. Honakoak dira hitzordual: Goizeko 10:45etan, Zinkoeneatik abiatuko dira Martutenera, eta bertan, ekitaldia egingo dute, 12:00ak aldera. Jarraian Donostiara abiatuko dira, izan ere, eguerdiko 13:00etan emango zaio hasiera Donostiako manifestazioari, epaitegietatik abiatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!