Aho batez onartuta, Kronikaren forma juridikoaren lanketa hastea

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 17a, 00:00

Azkenekoz egin zen Batzar Orokorreko irudia

Joan den asteartean Doberaren Ezohiko Batzar Orokorra egin zen, eta bertan Kronikaren forma juridikoari buruzko lanketa jarri zen mahai gainean.

Doberaren Ezohiko Batzar Orokorra antolatu zen joan den asteartean. Eta honako proposamena helarazi zuen Kronikak: Kronikaren forma juridikoari buruzko lanketa bat egitea, eta egokiena zein izan daitekeen aztertzea, prozesu baten bitartez. Hori horrela, Kronikako lantaldeak honako eskaera jarri zuen mahai gainean: «Ezohiko Batzar Orokor honetan, prozesu hori abiatzeko oniritzia eskatuko dizuegu». Beraz, jarraian galdera bota zuten: Kronikaren forma juridikoari buruzko lanketa egitearen aldeko bozkak?

Aho batez onartu zen, eta honela eman zitzaion amaiera, astearteko Doberaren Ezohiko Batzar Orokorrari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!