Eremu itxi gehiagotan eskatuko dute ziurtagiria

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 16a, 00:00

Gaurtik, eskatuko dute tabernetan, gimnasioetan, ospitaletan, ekitaldi kulturaletan eta kiroletakoetan. 

EAEko Auzitegi Nagusiak ontzat eman du Jaurlaritzaren eskaera, eta, gaurtik, Covid-19 ziurtagiria eremu itxietara zabalduko da, aire zabaleko kirol ekitaldien salbuespenarekin. Hau da, Anoetan, esaterako, ez dute eskatuko. Izan ere, auzitegiak puntu bakar batean adierazi zuen desadostasuna Jaurlaritzaren eskaeran: aire zabaleko kirol ekitaldietan ziurtagiria eskatzekoan, hain justu. Hori da epaileek atzera bota duten puntu bakarra.
Bestelakoan, auzitegiak adierazi duenez, araua bete beharko da azken hamalau egunetako intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 300 kasutik gorakoa bada. 
Aurrerantzean, beraz, zabaldu ahalko da ziurtagiriaren erabilera ostalaritzako eremuetara, zentro soziosanitarioetara, adinekoen egoitzetara, kiroldegietara eta gimnasioetara, kultur ekitaldietara eta baita espetxeetara ere.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!