'Erradikalak ginen' antzerkia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 16a, 00:00

Bertsoa eta bakarrizketa uztartuko dituzte ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan. Gonbidapena behar da.  

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak Erradikalak ginen emanaldia eskainiko dute bihar, Kulturarteko Plaza Feministan, 19:00etan hasita. 
Bertsoa eta bakarrizketa uztartuko dituzte ikuskizunean. «Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz», aipatu dute.  

Gonbidapenak, aurrez
Saioaz gozatu ahal izateko, gonbidapena lortu behar da.  Horretarako hiru bide daude: Kulturarteko Plaza Feministara bertaratzea, 943 33 70 17 telefonora deitzea edo kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera mezua idaztea.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!