Sahararen aldeko janari bilketa bihar eta etzi, herriko supermerkatuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 16a, 00:00

Kutxetan bilduko dituzte elikagaiak eta produktuak, datozen egunetan.

Abenduan eta urtarrilean, Biterin eta eskoletan ere egongo da produktuak uzteko aukera. 

Urteroko zitari eutsiz, Udalaren babesarekin, Sahararen aldeko janari bilketa antolatu dute saharar herriaren aldeko lagunek. Joan den urtean, osasun egoera medio, ezinezkoa izan zuten Saharari babesa adierazteko karabanan parte hartzea. Dena den,  aurten, aurrera egitea erabaki dute. Izan ere, «premia haundia» dutela jakinarazi dute.

Bihar eta etzi egongo dira produktuak biltzen herriko supermerkatuetan, eta hauexek dira eskatu dituzten premiazko elikagaiak eta artikuluak: arroza, lekaleak, hegaluze eta sardinak oliotan, pasta, azukrea eta konpresak. 

Herriko ikastetxeetan abenduan egingo dute bilketa eta Biterin, abenduan eta urtarrilean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!