Errugbi elkarteak denda, Kale Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2021eko abenduaren 15a

Hernani Club Rugby Elkarteak denda irekiko du Kale Nagusian, gaurtik urtarrilaren 5era arte. Ikertxo gozotegia zegoen lokalean jarriko dute, eta egunero egongo da zabalik, igandetan eta jaiegunetan izan ezik, 17:00etatik 20:00etara.  Abenduaren 24an eta 31an, berriz, 11:00etatik 14:00etara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!