'Apaiz kartzela' film-dokumentala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 15a, 00:00

19:00etan hasiko da proiekzioa, eta solasaldia izango da ondoren Ritxi Lizartza eta Juan Mari Zulaikarekin.

Abenduaren 1ean eman zitzaien hasiera Udalak antolatutako Oroimen Jardunaldiei. Hainbat ekitaldi egin dituzte aurreko asteetan, eta azken saioa gaur izango da, 19:00etan, Biterin. Zehazki, Apaiz kartzela film-dokumentala proiektatuko dute. Diktaduraren errepresioaren aur­kako jarrera erakusteagatik, 1968tik 1976ra bitartean Zamorako apaiz kartzelan preso egon ziren abadeen bizipenen gainekoa da ikus-entzunezkoa. Ondoren, sol­asaldia izango da. Horretan, parte hartuko dute Ritxi Lizartza egileetako batek eta Juan Mari Zulaika Zamorako kartzelan preso egondako apaiz batek.

 

Erakusketa, larunbatera arte

Oroimen Jardunaldien barruan, Burgosko  prozesua. Frankismoari epaiketa erakusketa aurkeztu zuten, eta ikusgai egongo da Biterin, ohiko ordutegian, abenduaren 18ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!