Beste hainbat ekintza, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 15a, 00:00

Kontrakantxaren 15garren urteurrenaren egitarauaren barruan, ping-pong, pintxo-potea, mahaingurua eta beste asko, datozen egunetan. 

Kontrakantxa Gaztetxeak 15 urte bete ditu aurten, eta egitarau zabala prestatu dute ospakizunerako. Antolatutakoari jarraipena emateko asmotan, aste honetan festak etenik izango ez duela aurreratu dute.

Bihar, ping-pong txapelketa eta pintxo-potea izango dira, 18:30etan hasita.

Mahaingurua eta kontzertuak

Ostiralean, egitarauko azken egunean, mahaingurua izango da 17:30etan. Gaztetxearen azken urteetako bilakaerari buruz hitz egingo dute, eta ibilbide horretan guztian gertatutakoak oroituko dituzte. Ondoren, eguna ezin hobe amaitzeko, kontzertuak izango dira 21:00etan. Lizarrako La Scolta eta Raimundo el Canastero, eta Mungiako TOC taldeak igoko dira oholtza gainera. Sarrerak 5 euroan daude salgai, eta eskuragarri izango dira gaztetxean, ostiralean bertan, 18:30etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!