Eskulanak, antzerkia, jolasak, ludoteka eta beste asko, Gabonetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 15a, 00:00

Neguko oporretako egitarauaren aurkezpeneko protagonistak, atzo.

Neguko oporren egitaraua aurkeztu zuten Gaztelekuan, eta denetarik egiteko aukera izango da.

Antzerkiak, zinea, komikigintza, ludoteka, zirku tailerra, eskulanak, irteerak... denetarik egiteko aukera izango dute hernaniarrek Gabon hauetan. Hain justu, atzo aurkeztu zuten neguko oporren egitaraua Gaztelekuan, eta ekintza mordoa izango dira herrian datorren asteartetik hasita urtarrilaren 9ra arte.

Udaleko hainbat sailek elkarlanean antolatzen dituzte ekintza hauek guztiak, eta atzo deskribatu zituzten egitarauaren gaineko xehetasunak. Kultura, Jarduera Fisikoa eta Kirola, Gazteria, Euskera, Liburutegia, Gaztelekua... sail guztiek batu dituzte indarrak sormena, jarduera fisikoa eta gozamena sustatzeko.

Haurrentzat eta gazteentzat zuzendutako egitaraua da, eta lagunartean, familiartean edo norberak nahi moduan parte hartu dezake ekintzetan. Horietako batzuetan, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Hala nola, Gaztelekuko zenbaitetan: Txuri-Urdinerako, zinerako eta ohe elastikoetarako irteeretan, eta aroerumba saioan. Horrez gain, espresio askea jolasen bidez lantzeko ikastarorako ere izena eman behar da.

 

Ludoteka: abenduak 27-30

Antolatutako ekintzen artean dago Gabonetako ludoteka. Lau egunez luzatuko da, kiroldegian, abenduaren 27tik 30era bitartean. Arku tiroa, eskalada, slackline, ohe elastikoak, jolas libreak, via ferrata, rapela, bingo solidarioa, zunba, karaokea eta yumarra izango dira.

Abenduak 21, Txistor jatea Gaztelekuan, 17:30etatik 19:30etara (12-17 urteko gazteentzat).

Abenduak 22, Harizko mandalak egiteko tailerra, Gaztelekuan, 17:00etatik 20:00etara (12-17 urte).

Abenduak 23, Egurrezko kutxak egiteko tailerra, Gaztelekuan, 17:30etatik 19:30etara (12-17 urte).

Abenduak 26 eta urtarrilak 2, 'Hi, Selfie!' herrian barrena, 10:30etatik 12:00etara, haur eta familientzat. Izenematea: Dobera Euskara Elkartearen bulegoan (Larramen­di kalea 11), edo 943 33 27 99.

Abenduak 27, 28, 29 eta 30, Ludoteka kiroldegian, 10:00etatik 13:00etara (0-14 urtekoentzat).

Abenduak 27, 28, 29 eta 30, Komikigintza tailerra, Axpik gidatuta, 11:00etatik 12:30etara liburutegian (12-14 urtekoentzat). Izenematea: liburutegian, plaza mugatuak.

Abenduak 27, Mural margoketa Gaztelekuan, Berexiartekin, 17:30etatik 19:30etara (12-17 urte).

Abenduak 28, 29 eta 30, eta urtarrilak 3 eta 4, Espresio askea jolasen bidez, Karla Ferreñok gidatuta, 11:00etatik 12:30etara (12-17 urtekoentzat). Izenematea: labur.eus/4qp12 edo 943 33 70 41.

Abenduak 28, Aerorumba dantza saioa, Jenny Perlazarekin, 17:00etatik 18:30etara kiroldegian (12-17 urtekoentzat).

Abenduak 29, Usurbilgo Costa Jump ohe elastikoetara irteera, 15:45etatik 19:00etara, Gaztelekuaren eskutik (12-17 urte).

Abenduak 29, Haurrentzako antzerkia: Ezinezkoaren logika, Hodei magoarekin, 18:00etan Biterin.

Abenduak 30, Urte berrirako desioak, 17:00etatik 20:00etara, Gaztelekuan (12-17 urte).

Urtarrilak 2 eta 3, Haurrentzako zinea: Haritzaren bihotza, 16:30etan Biterin.

Urtarrilak 3 eta 4, Zirku tailerra, 11:00etatik 13:00etara Atsegindegin (6-11 urteko haurrentzat). Izenematea: labur.eus/PCKzc edo 943 33 70 41. Plaza mugatuak.

Urtarrilak 4, Haurrentzako antzerkia: Ganbara doinuak, Markeliñe konpainiaren eskutik, 18:00etan Biterin.

Urtarrilak 7, #interesguneak, 17:00etatik 20:00etara Gaztelekuan (12-17 urte).

Urtarrilak 8, Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira irteera, 16:15etatik 19:30etara, Gaztelekuaren eskutik (12-17 urte).

Urtarrilak 9, Zinemara irteera, Gaztelekuaren eskutik (12-17 urte).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!