Bihar da igerilekuko ikastaroetan izena emateko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Abenduaren 1ean ireki zen igerilekuko hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea, eta bihar da inskripzioa egiteko azken eguna. Aurreko hiruhilekoan ikastaroan parte hartzeko aukera izan ez dutenentzat ireki da izenematea; beraz, ikasle berriak bakarrik onartuko dituzte. Zozketa ostegunean egingo da, eta plazak libre geratuz gero, nahi dutenek eman ahal izango dute izena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!