Jon Plazaolaren 'Irabazi' komediarako sarrerak salgai gaurtik, Doberan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Euskara Ari Du ekimenaren barruan, Jon Plazaolaren Irabazi komedia antzerkia antolatu du Doberak abenduaren 30erako. Biterin izango da, 19:00etan hasita, eta sarrerak salgai daude gaurtik, Doberan bertan (Larramendi 11, behea). Bazkideentzat 10 euroan salduko dira eta gainerako herritarrentzat, berriz, 12 euroan. Sarrerak erreserbatzeko aukera ere badagoela adierazi dute Doberakoek. Horretarako, deitu edo idatzi 943 33 27 99 / 689 675 462 telefono zenbakietara; edo, bestela, idatzi dobera@dobera.eus helbidera.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!