Doberaren Ezohiko Batzar Orokorra gaur arratsaldean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Doberaren Ezohiko Batzar Orokorra izango da gaur, Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ezohiko Batzar Orokor horretan, Kronikaren egitura juridikoa aztertzeko proposamena jarriko da mahai gainean, eta prozesu horri hasiera emateko onarpena eskatuko zaie bazkideei. Gai-zerrenda, zehazki, hauxe izango da: lehenik, Kronikaren egitura juridikoa, azterketa hasteko proposamenaren azalpenak eta arrazoiak; bigarrenik, bazkideen galderak; eta, azkenik, egunkariaren egoera juridikoaren azterketa-prozesua hasteko bozketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!