Herriko hainbat kale eta plaza asfaltatuko dituzte aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Udal langileak atzo, Ertzaintzaren biribilgunean, igeltsaritza-lanetan.

Nafar kalean, Orkolaga plazan eta Ertzaintzaren biribilgunean egingo dituzte lanak. 

Asfaltatze-planaren barruan, herriko beste hainbat kaletan eta txokotan arituko dira lanean aste honetan. Zehazki, Orkolaga plazan, Nafar kalean eta Ertzaintzaren biribilgunean egingo dira lanak. Joan den asterako zeuden aurreikusita, baina eguraldi kaxkarra zela eta, asfaltatzeko aukera izan ez zutela aipatu du Udalak. «Aste honetarako eguraldiaren iragarpena hobea denez», datozen egunetan egingo dituzte lanak. 


Gaurkoan, Ertzaintzaren biribilgunean arituko dira

Atzo ekin zioten aste honetako asfaltatze-planari. Ertzaintzaren biribilgunean, bidea asfaltatu aurretik egin beharreko igeltsaritza-lanak egin zituzten (ubidearen eta zintarriaren konponketa) eta, horrez gain, Orkolaga plazan eta Nafar kalean ere hesiak eta abisuak jarri zituzten biharko aparkalekuak hustu beharko direla adierazteko, ondoren,  margoketa lanak egin behar dituztelako. Gaurkoan, berriz, Ertzaintzaren biribilgunean jarraituko dute igeltsaritza-lanekin.


Nafar kalean eta Orkolagan ezingo da aparkatu, bihartik

Gaur eta bihar Nafar kalean eta Orkolagan jarriko dute fokua, bertan egingo baitituzte asfaltatze-lanak. Jakinarazi dutenez, bi egunez ezingo da kale horietan aparkatu.

Ostegunean, Nafar kaleko mar­goketa-lanak egingo dituzte. Azkenik, ostegunean bertan ere, Ertzaintzaren bi­ribilguneko asfaltatze-lanei e­kin­go diete eta egun bakarra beharko dute horretarako. Horrela, beraz, aste honetako ostiralean amaituko dituzte lan guztiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!