Sakanako finalerdietara, hiru palista hernaniar

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Ligaxkatik aurrera egin dute Irazustabarrenak, Huizik eta Arrietak, bikote ezberdinetan. Semifinalak igandean, Etxarri-Aranazen. 

Sakanako Gure Pilota Txapelketa ari dira jokatzen hiru palista hernaniar, aste hauetan; eta ligaxka bukatuta, finalerdietara sailkatu dira hirurak: Amaia Irazustabarrena, Irati Igoarekin; Maider Huizi, Leire Galdosekin; eta Ariane Arrieta, Irati Saraguetarekin. Sei bikote aritu dira guztira, bi multzotan banatuta; eta lehia haundia izan da pasea lortzeko: bietan, garaipen banarekin bukatu dute hiru bikoteek, eta tantoen arabera erabaki da.


Igande honetan jokatuko di­tuzte semi­finalak, Etxarri-Aranazen. Aurrenekoan, Huizi eta Galdos ariko dira, Murillo eta Erasunen kontra. Eta bigarrenean, elkarren kontra jokatuko dute Saragueta-Arrieta eta Irazustabarrena-Igoa bikoteek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!