Mutil seniorrek ezin, Leizaranen kontra

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

20-27 galdu zuen Hernanik, etxean. Neska jubenilek lortu zuten asteburuko garaipen bakarra, Ormaiztegiren kontra. 

Partidu gutxiko asteburua izan da, bailarako eskubaloi taldeentzat. Helduenen taldeek bakarrik izan dituzte partiduak, gai­nerakoak atzeratu egin baitituzte. Horrela, ez dute jokatu infantilek, ezta kadeteek ere. Seniorrak eta jubenilak izan di­ra jokatzen bakarrak.


Hernaniko mutil seniorren taldeak, etxean zeukan hitzordua, kiroldegian, Gipuzkoako bi­­­garren mailan. Oso partidu gogorra zeukaten, ligako bigarren sailkatuaren kontra: zortzi partidutik, zazpi irabazita zetorren Leizaran. Eta Hernanin ere, gehiago izan zen talde andoaindarra. Horrela, ezin izan zuten denboraldiko bosgarren garaipena lortu hernaniarrek, eta 20-27 galdu zuten.


Hernaniko neska jubenilek lortu zuten asteburuko garaipen bakarra, etxean, Ormaiztegiren kontra: 29-13 nagusitu ziren. Mutil jubenilek, berriz, Leizaranen kontra jokatu zuten, Andoainen; eta galdu egin zuten, partidu lehiatuan (32-30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!