Etenaldiaren ondoren, emaitza kaxkarrak

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Euskal Ligako neskak, defentsan baloi bat jaso nahian, aurreko partidu batean.

Galdu egin dute Euskal Ligako bi taldeek, mutilek Sestaon eta neskek Galdakaon, biek ere 3-0eko emaitzarekin.

Bi asteburuko etenaldiaren ondoren, lehiara bueltatu ziren Euskal Ligako bi talde hernaniarrak, eta nabaritu egin zuten geldialdi luzea. Emaitzak ez ziren nahi bezalakoak izan: porrota jaso zuten, mutilek zein neskek, 3-0eko emaitzarekin biek ere.


Sestaon zeukaten hitzordua mutilek, eta nabaritu zuten jokalari batzuen falta. Haien ordez, hainbat jokalari gazteek aritu behar izan zuten. Edonola ere, lehia parekatua izan zen au­rreneko bi jokoetan, baina Sestao izan zen aurretik uneoro, eta 25-18 eta 25-20 nagusitu zen. Hirugarrenean, jubenilen taldeko jokalariei eman zien aukera Eligio Rodriguez entrenatzaileak, eta Manex Martin, Eneko Portillo, Jokin Gonzalez eta Ibai Esnaola kantxaratu zituen. 25-15 irabazi zuen azkeneko jokoa Sestaok, baina emaitza txarra izan arren, balorazio positiboa egin du taldeak, ikusi zutelako jubenilak gai direla talde nagusiarekin jokatzeko, eta horrela, pixkanaka sendotu ahal izango dutelako taldea, etorikizunera begira.


Nesken taldeak, berriz, Galdakaon jokatu zuen igandean. Aurreneko jokoan, galdakoztarrak nabarmen gehiago izan ziren, eta 25-12 irabazi zuten. Bigarrenean, bazirudien partidua orekatzeko aukera zutela hernaniarrek, baina 25-22 galdu zuten azkenean; eta horrekin bukatu ziren beraien aukerak. Izan ere, hirugarrenean ezinean aritu ziren berriro, eta 25-13 galdu zuten

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!