Gabonak alaitzeko asmotan, Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

Mari Domingi eta Olentzero Zinkoenean ikusgai, Gabonak amaitu arte.

Olentzero eta Mari Domingi herrira iritsi dira dagoeneko. Zinkoenean egin dute geldialdia, eta bertan geldituko dira Gabonak amaitu arte. Kaxko Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin eta Gabonak «alaitzeko» asmotan, Tantaik egindako Gabonetako protagonisten buruarinak hantxe izango dira, herritarrek ikusteko prest.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!