Sortzaileon Azoka larunbatean, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 14a, 00:00

23 postu egongo dira, eta goizeko 10:00etatik 14:00etara egongo da aukera guztiak bisitatzeko eta erosketak egiteko.  

Dobera-Kronikak Sortzaileon Azoka antolatu du larunbat honetarako. Atsegindegin izango da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte. Eta hitzordua Hernanin jarri bada ere, bailara osoko sortzaileak izango dira protagonistak asteburuko azokan. 

Denera, 23 postu egongo dira ikusgai, eta denetarik erosteko aukera izango da: eskuz egindako bitxiak, telazko poltsak eta motxilak, ukenduak, hortzetako pasta, xaboiak, buruko zapiak, ilustrazioak, eta beste asko. Horiez gain, bertako garagardoa dastatzeko eta erosteko aukera ere izango da. Izan ere, Otsaihenek postua jarriko du, eta orain arte egindako mota guztietako garagardoak jarriko ditu salgai. 

Olentzeroren eta Mari Domingiren panpin lehiaketaren sarituak, azokan
Aurten ere, Olentzeroren eta Mari Domingiren panpin lehiaketa antolatu du Kronikak. Partehartzaileek azokara eraman beharko dituzte panpinak (10:00etatik 11:00etara), eta bertan jarriko dira ikusgai. Ondoren, azokako sortzaileek emango dute bozka, eta 13:00etan jakinaraziko dira  kategoria bakoitzeko irabazleen izenak (helduarena, haurrarena eta zozketa bidezkoarena).   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!