Hainbat ohar helarazi nahi ditu Osiñagako Auzo Elkarteak, Osiñagako auzotarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 13a, 00:00

Urtero moduan, abenduan etxez-etxez pasako da Osiñaga Auzo Elkartea, urteko kuota kobratzera. Asteburu honetan pasako dira, alegia, abenduaren 18an, eta 19an. Urteko kuota 10 eurokoa da, eta euro bateko loteriaren partizipazioa dakar. Izan ere, kuota ordaintzen dutenen artean, Gabonetako saski eder
bat zozketatuko dute. Bestalde, honakoa adierazi dute etxean egoteko asmorik ez duten auzotarrentzat: «eskertuko genizueke kuotaren dirua bizilagunari utziko bazeniokete». Halaber, aipatutako gabonetako zozketa, abenduaren 22an egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!