'Izadi' haur antzerkia oholtza gainera ekarriko dute gaur eguerdian, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 00:00

'Izadi' ikuskizuna testurik gabea da.

12:00etan hasiko da. Zentzumenen mundura doan oda bat da, eta bertara bidaia proposatzen du.

Etxeko txikiek kulturaz gozatzeko aukera izango dute asteburu honetan, Izadi haur antzerkia taularatuko baita. Gaur eskainiko dute antzezlana, 12:00etan hasita, Biterin. Zentzumenen mundura doan oda bat da, zentzumenen bidaia planteatzen duena, gorputzaren hizkuntza primitiboan barrena. 35 minutuko iraupena du, eta testurik gabeko ikuskizuna da. Sarrerak 3,5 euroan daude salgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!