Bizkaiara Euskal Ligako taldeak, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 00:00

Mutilek gaur jokatuko dute Sestaon eta nesken txanda bihar izango da, Galdakaon. 

Hernaniko bi talde negusiek Bizkaian jokatuko dituzte asteburu honetan Euskal Ligako bi partiduak. Lehenengoak jokatzen mutilak izango dira. Gaur, 16:30etatik aurrera Sestaon dute partidua. Bihar hartuko dute neskek txanda, Galdakaon, 10:00etatik aurrera.

Partidu gogorrak izango dira, batez ere mutilena. Sestao bigarren sailkatua da bost garaipen eta porrotik gabe eta Hernani berriz laugarren sailkatua da hiru garaipen eta porrot bakarrarekin. Neurketa serioa dute hernaniarrek aurretik. 
Nesken norgehiagoka oraindik eta zailagoa espero da. Hala ere, partidua orekatzea espero dute hernaniarrek. 

Beste mailetan, neska jubenilek Donostian jokatuko dute Aldapeta Mariaren aurka eta infantilen partiduak bertan behera geratu dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!