Goñi, Euskal Herriko taldekako Kopan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 00:00

Euskal Herriko talderik onenak lehiatuko dira gaur eta bihar Irunen Euskal Herriko Kopan. Tolosaldeako taldearekin ariko da Enaitz Goñi 200, 400 eta 1.500 metro libreetan, baita bi errelebotan ere. Talde sendoa du Tolosaldeak. Bestalde, pasa den asteburuan Castellonen aritu ziren Iñigo Llopis eta Enaitz Goñi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!