Goikoetxea eta Barrenetxea, Binakakoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 00:00

Partidu garrantzitsua jokatuko da gaur, Galarretan, Binakako Txapelketa Nagusiaren barruan. Goikoetxea V.ak eta Barrenetxe IV.ak Urriza eta Labaka izango dituzte aurkari 16:30etan hasiko den jaialdian. Ligaxkaren azken partidua da gorrientzat eta sailkapena eskuetan dute. Urriza eta Labakaren hirugarrena da eta beraientzat erabakiorragoa da. Ostegunean, Juanenea eta Aizpuruk 27-40 irabazi zieten Segurola eta Larrañagari, eta sailkatu dira finalerdietara. Segurolak eta Larrañagak zaila dute sailkapena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!