Hasiera borobila gaur, Bertsolatari

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 10a, 00:00

Gaur hasiko da aurtengo Bertsolata, eta puntako hitzordua jarri dute horretarako: bertso afaria izango da Errioguardan, 20:30etan, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzerekin. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira, 35 euroan: hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidean. Datorren astean, umeen egu­narekin izango du segida Bertsolatak, asteazkenean Biterin, Alpistegia bertso-antzer­kiaren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!