'Izadi' haur antzerkia oholtza gainera, etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 9a, 00:00

El lagarto baila taldeak eskainiko du 'Izadi' haur antzerkia.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Biteriko leihatilan edo 'kultura.hernani.eus'en. 

Etxeko txikiek kulturaz gozatzeko aukera izango dute asteburu honetan. Izadi haur antzerkia taularatuko baita. Etzi eskainiko du antzezlana, eguerdiko 12:00etan hasita, Biterin. 


35 minutuko iraupena izango du, eta testurik gabeko ikuskizuna da. Sarrerak 3,5 euro balio du eta eskuratu daitezke Biterin edo kultura.hernani.eus weborrian

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!