Oraindik aukera dago 'Hernani ezagutu' lehiaketan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 9a, 00:00

Herriko ondarea ezagutuz.

Datorren astelehenera arte hartu daiteke parte Hernani Errotzenek antolatutako lehiaketan. Bi modutara egin daiteke: paperean eta online.

Seigarren urtez antolatu du Hernani Errotzen elkarteak, Hernani ezagutu lehiaketa, «herriaren historia gizarteratzeko eta hernaniarrei herriko ondarea ezagutuz gure altxorrak hurbiltzeko», nabarmendu dutenez antolatzaileek.


Dagoeneko martxan da lehiaketa, eta bi modutara hartu daiteke parte. Batetik, paperean egin daiteke, azpian ageri den fitxa beteta, eta Biteri kultur etxean dagoen kutxan utzita. Eta bestetik, internet bidez ere izango da aukera, galdetegia betetzeko, euskalnafarrak.eus/her­­nani webgunean.

Datorren astelehenera arte har daiteke parte Hernani errotzenek antolatutako lehiaketan, eta 10 sari zozketatuko dituzte, lau galderak zuzen erantzuten dituztenen ar­te­an. 

Honakoak dira lehiaketako galderak:

Zer izan zelako da ezaguna Joxepa Zubeldia hernaniarra (1865-1947)?
a) Erizaina  b) Alkatea  
c) Bertsolaria

Historialari batzuen arabera, zein produktu amerikar ekarri zuen Gonzalo Perkaiztegik Euskal Herrira?
a) Artoa  b) Patata  c) Kakaoa

Hernaniko nesken traineruak emakume izena du, zein?
a) Itsaso  b) Maialen  
c) Neska arraunlariak

2022an beteko dira 500 urte Gaztelak nafar gaztelu bat errenditu zuela, zein?
a) Erriberri-Olite  b) Xabier  
c) Amaiur 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!