Berriz ere jira-biran, bueltan da oparien erruleta merkataritza sustatzeko nahiarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 9a, 00:00

Opariak lortzeko bi egun daude: lehena, larunbat honetan eta bestea, hilak 18an.

Guztira 15.000 euro bideratuko dira ekimen honetara. Banatuko diren opariak herriko dendetan erositakoak dira. Etzi eta hilak 18an egongo da aukera opariak lortzeko. 

Hernaniko Udalak, Berriak elkartearekin elkarlanean eta merkataritza sustatzeko helburuarekin, oparien erruleta ekimena jarri du abian berriro ere. 


Bi aukera izango dute erosleek erruletan opariak lortzeko. Lehena etzi izango da, alegia, abenduaren 11n, eta bigarrena, abenduaren 18an. Udaletxeko arkupeetan egongo da erruleta, eta goizeko 10:00etan hasiko da jira eta bira, eguerdiko 13:00ak arte. Aurreko urtean bezala, opari guztiak agortu arte egongo da oparien erruletara bertaratzeko aukera. 


Guztira, 15.000 euro bideratu dira ekimen honetara. Banatuko diren opariak herriko dendetan erositakoak dira, zehazki, Hernanin erakusleiho digitalean edota banaketa zerbitzuan parte hartzen duten saltokietan. 

Hainbat baldintza, parte hartzeko 
Hernaniko Udalak eta Berriak Elkarteak, hainbat baldintza ezarri dituzte parte hartzeko. Lehenik eta behin, etziko erruletan, aste honetako Hernaniko dendetako erosketen txartelak balioko dute, hilaren 6tik 11ra egindako erosketa tiketekin. Bigarren; gutxienez 80 euroko gastua osatu beharko dute tirada bat egiteko, eta «tiket desberdinekin osatu daiteke kopuru hori». Hirugarrena; pertsona bakoitzak tirada bat baino gehiago ezingo du egin. 


Dendei dagokionez, hainbat baldintza bete behar dituzte, hala nola, Hernani erakuslehioan edo banaketa zerbitzuan parte hartzea, dendak izan behar dira, lokal fisikoa izan behar dute, ez dute balio tabako edo loteria komertzioak, zerbitzuen sektorean gorputzaren zainketarekin lotura dutenak eta artikulu berriak saltzen dituzten dendak izan behar dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!