Baiona Hiria saria jaso du Beñat Iturriozek

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 8a, 00:00

Bideo-dokumentalen saria jaso du hernaniarrak, Sans Nom Sarea film laburragatik.

Baionako Herriko Etxeko areto  nagusia 2020ko Euskal Ikaskuntza-Baionako Hiria sarien banaketaren lekuko izan zen joan den ostiralean.

Banatutako sarien artean,   bideo-dokumentalen saria, Beñat Iturrioz hernaniarrak jaso zuen, Sans Nom Sarea dokumentalagatik. Bira produkzioakek ekoiztutako lan hau, Bigarren Mundu Gerran kokatzen da,  Alemaniako naziak Frantzia okupatu zuteneko testuinguruan, hain justu. Film labur honek, «Mendibe eta Orbaitzetan 1943an sortu zen  izenik gabeko sare sekretua» du ardatz nagusia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!