Bertso afaria etzi, Errioguardan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 8a, 00:00

Aurtengo Bertsolata ate joka dugu dagoeneko, eta hasiera borobila emateko asmotan, bertso afaria antolatu dute etzirako, ostiralerako. Arratsaldeko 20:30etan jarri dute hitzordua Errioguarda jatetxean, Maialen Lujanbiorekin eta Aitor Mendiluzerekin. Txartelak hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidean eskuratu daitezke, 35 euroan. Bertaratu nahi duen norbaitek intolerantziaren bat baldin badu edota begetarianoa edo beganoa baldin bada, aurrez adierazitako helbidean jakinarazi beharko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!