Migrazioak eta aldaketa klimatikoa erdigunean jarriko ditu Miguel Pajaresek, abenduaren 13an

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 8a, 00:00

Miguel Pajares, migrazioetan aditua. Argazkia: migracionesclimatikas

Elebitan eskainiko du hitzaldia, eta itzulpen zerbitzua ere egongo da. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da hitzaldia, eta
Kulturarteko Plaza Feministan izango da.

Kulturarteko Plaza Feministak makina bat tailer, saio, hitzaldi eta jardunaldi antolatu ditu irailetik abendura bitartean. Eta egitarau honi jarraipena emate aldera, datorren astelehenean, hitzaldi bat eskainiko da Kulturarteko Plaza Feministan.

Miguel Pajaresek, antropologoa eta migrazioan aditua denak, migrazioak eta aldaketa klimatikoa ekarriko ditu erdigunera.

Arratsaldeko 18:00etan hasi­ko du hitzaldia, eta elebitan egingo da, itzulpen zerbitzuarekin.

 

Migrazioa eta klima aldaketa

Hitzaldi honetan, Miguel Pajaresek migrazioari eta klima aldaketari buruz jardungo du, pertsona bat edo pertsona talde batzuk lekualdatzea dela azalduz.

Pertsona horiek, nagusiki, klima-aldaketaren ondorioz bat-bate­an edo pixkanaka gertatzen ari diren aldaketen ondorioz, beren ohiko bizilekua utzi behar izan dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!