Kontrakantxaren 15garren urteurrenaren bueltan, bertso afaria, kalejira, kontzertuak eta beste asko

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 8a, 00:00

Joan den urtean antolatu zuten hitzaldi bat, 14garren urteurrena ospatzeko.

Gaztetxeak 15 urte bete ditu aurten, eta egitarau zabala prestatu dute ospakizunerako.  Azaroan eman zioten hasiera, eta datozen egunetan emango diote jarraipena. Ostiralean zein larunbatean izango da egitekoa.

Kontrakantxak urte berezia du aurtengoa; izan ere, 15 urte bete ditu gaztetxeak, eta egitarau oparoa prestatu dute egun hauetarako. Azaroaren hasi zuten ospakizuna futbito txapelketarekin, bazkariarekin eta auzolanean aritzeko goizarekin.

Martxa hori hartuta, ostiral honetan eta larunbatean ere izango da zeregina. Hain justu, ostiralean, arratsaldean hitzaldia eskainiko dute eta, ondoren, 21:00etan, bertso afaria izango da Maide Garmendia, Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Iker Ormazabal bertsolariekin. Larunbatean, berriz, bazkaria, kalejira eta kontzertuak izango dira. Oholtza gainera igoko dira, gaueko 22:00etan hasita,  Kaleko Urdangak, Street Wise, Barne Guda eta Sustrai Berriak. Egun potoloa izango da azken hori, eguerditik hasita gauerdira arte luzatuko baita egitaraua.

 

Jarraipena, datorren astean

Ekintza gehiago izango dituzte datorren astean eta abenduko azkenekoan. Hilaren 16an eta 17an dituzte hurrengo hitzorduak, besteak beste, ping-pong txapelketarekin eta pintxopotearekin. 20ko eta 27ko asteburuetan emango diote amaiera ospakizunari.

 

ABENDUAK 10

18:30 Hitzaldia: 'Faxismoa XXI.mendean'

21:00 Bertso afaria. Bertsolariak: Maide Garmendia, Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Iker Ormazabal.

ABENDUAK 11
14:00 Bazkaria, Atsegindegin.

18:00 Kalejira. 

22:00 Kontzertuak gaztetxean: Kaleko Urdangak, Street Wise, Barne Guda eta Sustrai Berriak.   

ABENDUAK 16

18:00 Ping-pong txapelketa eta pintxopotea.

ABENDUAK 17

Mahai ingurua: 'Gaztetxearen azken urteetako bilakaeraz' eta, ondoren, kontzertuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!