'Hauts' dokumentalaren proiekzioa gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 7a, 00:00

Jarraian mahaingurua eskainiko da eta tartean egongo dira Asviamieko kide eta kaltetuak. 

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Hauts dokumentala proiektatuko dute Biterin, eta aipatuko dira amiantoak sortu dituen kalteak besteak beste. 
Proiekzioa amaitzen denean, mahainguru bat antolatu da, eta bertan izango dira Jon García Asviamieko kidea, Jesus Uzkudun Asviamieko kidea eta kaltetua, eta azkenik, Ainhoa Larrañaga, «ustezko kaltetu baten alaba».

'Hauts' gaur, Biterin
Otsanda Tolosa, Celestino Tolosaren alaba, langilez inguratuta bizi izan zen beti. Bere aita CAFeko langilea zen eta bere harreman guztiak lantegi honen ingurukoak ziren. Urteekin, bere aita gaixotu egin zen, amiantoaren eraginez. Istorio honetan Otsandak bere aitaren bilakaera kontatzen du, bai arlo medikoan, emozionalean, bai judizialean, amiantoaren beste biktima eta aditu batzuekin batera.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!