Antzerkiak, hitzaldiak eta makina bat kultur aukera, abendurako

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 7a, 00:00

Bi literatur solasaldi eskainiko dira urteko azken hilabete honetan: 'Soldaduaren itzulera' liburuari  buruzkoa, eta 'Yo voy, tú vas él va' liburuari buruzkoa.

Gabonetan antolatu diren ekintzez gain, urteko azken hilabetean makina bat kultur jarduera ere egingo dira urtea behar bezala agurtzeko.

Etzirako, arratsaldeko 19:00etarako, Hernani 1960-1975 aurkezpena prestatu dute Biterin, Jesus Mario Olanok antolatuta, Udal Artxibo Zerbitzuaren laguntzarekin. Eta asteburuan, etxeko txikiek aukera paregabea izango dute kulturaz gozatzeko. Izan ere, Izadi haur antzerkia eskainiko du El lagarto baila taldeak. Eguerdiko 12:00etan izango da, eta sarrerak 3,5 euro balio du. Dagoeneko salgai daude, eta bi modutara lortu daitezke: Biteriko lehiatilan, edo kultura.hernani.eus webgunean.

Datorren astelehenean, asteari hasiera ederra emateko, Emakumeen euskal literatura mintegia ere antolatu da, Kattalin Minerrekin. Nerea Loiolaren Epizentroa liburuari buruzkoa izango da solasaldia, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Dokumentalera eta hitzaldi solasaldira (Apaiz kartzela)  bertaratzeko aukera ere egongo da datorren astean, hilak 15ean. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera. Horrez gain, dantza emanaldi batez gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek. Izan ere, Bat dantza emanaldia eskainiko du Dantzaz konpainiak. Arratsaldeko 19:30etan emango diote hasiera Biterin. Sarrerak 8 euroan izango dira salgai, eta dagoeneko eskuragarri daude Biteriko leihatilan edo kultura.hernani.eus webgunean.

Abenduaren 14an eta 15ean eskainiko dira hilabete honetako literatur solasaldiak.

 

1-15 Hernani ezagutu  lehiaketa. Hernaniko edo Euskal Herriari buruzko lau galdera: 'euskalnafarrak.eus/hernani'. Antolatzailea: Hernani Errotzen.

9 'Hernani 1960-1975' aurkezpena' Antolatzailea: Jesus Mario Olano eta Udal Artxibo Zerbitzua. Biterin. 19:00.

11 Haur antzerkia: 'Izadi'. Taldea: El lagarto baila. Adina 0-5 urte. Iraupena: 35 minutu. Testurik gabea. Biterin. 12:00. Sarrerak salgai: Biteriko leihatilan edo kultura.hernani.eus.

13 Emakumeen euskal literatura mintegia. 'Epizentroa'. Nerea Loiola. Gidaria: Kattalin Miner. Euskeraz. Udal liburutegian. 19:00.

15 Dokumentala eta hitzaldi solasaldia: 'Apaiz kartzela'. Antolatzailea: Udal Artxibo Zerbitzua. Biterin. 19:00.

16 Nahastekak. Dantzaz konpainia: 'Bat'. Biterin. 19:30etan. Sarrera: 8 euro. Biteriko leihatilan edo kultura.hernani.eus.

18 Erromeria, Jeiki Hadi taldearekin. Antolatzailea: San Joan Konpartsa. Atsegidendegin. 18:00-20:00

18 Eguberrietako kontzertua. Hernaniko Musika Banda eta Salvador Parada bandoneon-jolearekin. San joan Batailatzailearen elizan. 20:00. 

19 Gabonetako txistu kontzertua. Txistulari Banda eta gitar-jolea. Milagrosan. 13:00.

Ab.20-urt.6 Haur parkea. Antolatzailea: Berriak Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkartea. Zinkoenean. Goizez eta arratsaldez.

22 'Hernani 2021' urtekariaren aurkezpena. Biterin. 19:00

22 Gabonetako irteera kaleetan barrena. Hernani Musika eskola publikoko ikasleak. Gudarien plazan. 17:00.

23 Kontzertua: Joxan Goikoetxea & Euskamerata. Iparragirre tea Lete: 'Bi min kantuan'. Biterin. 19:30. Sarrera: 8 euro. Biteriko leihatilan, kultura.hernani.eus

24 Gabonetako irteera kaleetan barrena. Goiz Eguzki abesbatza. Erdigunea. 11:00.

24 Gabon gaueko erronda. Hernaniko Musika Banda. Gudarien plaza. 20:00

24 Olentzeroa

25 Zuttik elektrotxaranga kaleetan barrena. Ezkiaga pasealekua. 19:00-22:00.

29 Haur antzerkia: 'Ezinezkoaren logika'. Taldea: Hodei magoa.Publiko familiarra. 75 minutu. Biteirn. 18:00. Sarrerak 3,5 euro. Sarrerak, Biteriko leihatilan edo kultura.hernani.eus webgunean.

Literatur solasaldiak

14 'Soldaduaren itzulera'. Rebecca West.

15 'Yo voy, tú vas, él va'. Udal liburutegian. Edukiera mugatua. 19:00.

Erakusketak

1-18 'Burgoseko prozesua. Frankismoari epaiketa'. 

20-Urt 14  Zeramika
eskulturak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!