Oriora irteera, igande honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 6a, 00:00

Malla Harria izeneko gunera joango dira, Oriotik abiatuta.

Helduentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik iganderako, 08:00etan Atsegindegitik abiatuta. Oriora joango dira bertatik, eta Malla Harrirako bidea osatuko dute oinez, Orio eta Zarautz artean dagoen txoko berezira. 10 euro dira, eta elkartearen bulegoan eman behar da izena, gaur, ostegunean edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!